Lucía LÓPEZ MARCO

Azken hiru hamarkadetan esnearen sektoreak eraldaketa prozesu latz bat jasan behar izan du Europar Batasunak hartutako erabakien ondorioz, lehenik kuoten ezarpenarekin eta orain hauen ezabapenarekin. Honen ondoriak tamaina txikiko ganadutegi ugariren desagerpena, baserrien tamaina eta intentsifikazioaren hazkundea eta enpresa mota berrien sorrera izan dira. Nola egin aurre egoera honi elikadura burujabetzaren ikuspuntutik? Alor honetan murgilduko gara, bere osotasun eta konplexutasunetik eztabaida sakon bati hasiera emateko asmoarekin.


santona 2

Behi-jezte intentsiboa. Foto: Lucía López

ordeño intensivo

Behiak Santoñan bazkatzen. Foto: Lucía López

 

ESNE KUOTAK ETA NAZIOARTEKO MERKATUA

2015eko Apirilak 1 arte, Europar Batasunak Estatu bakoitzak ekoiztu zitzakeen behi-esne litro maximoak finkatzen zituen. Kuota sistema hau 1986ko Urtarrilaren 1ean ezarri zen, nahiz eta Estatu Espainiarrean urte batzuk beranduago jarri zen martxan. Honek, milaka baserritarren desagerpena ekarri zuen, izan ere nahiz eta Estatu Espainiarrean 9 milioi tona esne kontsumitzen ziren, ezarritako ekoizpen kuota 4,5 tonakoa izan zen. Beraz, Estatu Espainiarrean kontsumitzen zen esne kantitatearen erdia inportatzea “behartu” zela esan daiteke. Kuota sistema honek, hazteko intentzioa zuten abeltzainek besteen kuotak erosi edo alokatzea ekarri zuen.

Mundu mailan esnearen eskaria %2 haziko den aurreikuspenen ondorioz, Europar Batasunak kuota sistemaren desagerpena erabaki du, kuota sistemak ekoizpenaren hazkuntza potentziala murriztuko lukeela arrazoituz. Hala ere, itxaropen hauek murriztu egin dira Txinak bere esnea ekoizten hasi eta Errusiak Ukrainako gatazkaren ondorioz Europako esnea ez kontsumitzea erabakitzearekin batera. Egoera honen ondorioz, jatorrizko prezioen beherakada jasan behar izan dute ez bakarrik Europako ekoizleek, baita ekoizleak diren beste eskualdeatan ere, hala nola Estatu Batuak, Zeelanda Berria eta Latinoamerika, munduko bazter gehienetan kontsumitzaileek helmugako prezioen beherakada antzeman dutelarik. Hala ere, Estatu Espainiarrean helmugako prezioen beherakada oso txikia izan da jatorrizko prezioekin alderatuta, izan ere salmenta puntuetako prezioen beherakada %4,6koa izan bait da, jatorrizkoena %16,9koa izan delarik.

Espainiar Estatuko sektorearen egoera ulertzeko kontutan izan behar den beste elementu garrantzitsu bat irabazien banatzeko era da. Kanadan adibidez, esne ekoizleek irabazien %54a jasotzen dute. Estatu Espainiarrean ordea, banatzaileek (%60 eta %90 bitarte) eta industriak jasotzen dute irabazien zatirik handiena. Gauzak honela, esnea ekoiztu duenak ez du marjin horren zatirik jasotzen, askotan ekoizpen kostuak ere barne hartu ezin dituelarik.

Ereduen arteko desberdintasunik handiena Estatu mailan erabakiak hartzeko eran aurki daiteke. Kanadaren kasuan adibidez, 2 dira oinarrizko instrumentuak. Alde batetik, Kanadako Esnekien Batzordea “esne eta esne-gain ekoizleek haien lan eta inbertsioen truke bidezko ordainsari bat eskuratzeko eta kontsumitzaileek esnekien kalitatezko eskaintza nahikoa eta etengabekoa jasotzeko aukera izatea” helburu duen egitura zentrala da. Honetarako, probintzia bakoitzean esnearen salmentarako Negoziaketa Batzar bat dute, gobernuak eta abeltzainek osatutakoa. Batzar hauen eginbeharrak “gertakarien kudeaketa, diru sarreren banaketa, prezioen finkatzea eta ekoizleen erroldaren mantentzea” dira.

Batzar hauetan (industriak eta banatzaileek hitza badute bainan ez ordea erabakitzeko ahalmena) ekoizpen kostuak barne hartzen direla zihurtzatzen dira, eta honela ez da beharrezkoa gobernuaren dirulaguntzarik. Bestalde esnea, ekoiztu den probintzian bertan kontsumitzen saiatzen dira, honela ekoizpena eskarira egokitzea errazagoa delarik eta beraz gehiegizko esne kantitateari irteera bilatu behar ez zaiolarik. Era berean, aipatu beharrekoa da sistema honekin lekuko ekonomia bultzatzen dela eta esnea zirkuitu laburretan banatzen denez, transporte kostuak murriztearekin batera esne pasteurizatua eskaintzeko aukera dagoela, UHT esnea bainon kalitate handiagokoa eta Estatu Espainiarrean gehien kontsumitzen dena.

Kanadan esnekien legediari instrumentu estrukturalen bitartez heltzen dioten bitartean, Estatu Espainiarrean egoera bakoitzerako akordio puntualen bitartez funtzionatzen jarraitzen da. Pasa den Irailaren 23an, abeltzainen %70a ordezkatzen duten bi nekazari-erakundeek (COAG eta UPA) babestu ez zuten esnekien akordio bat sinatu zuten Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioan (Industriak eta banatzaileek ordea babestu zutena). Akordio honetan ez da ekoizpen kostuak gain hartzea bermatzen duen esnearen prezio minimorik finkatzen, 34 eta 38 zentimo bitartekoa izan beharko lukeena (hain zuzen ere, pasa den Urrian Estatu mailako esne-litro baten batez besteko prezioa 0,309 eurokoa zen, ekoizpen kostuak gain hartzen ez zirelarik). Esnekien akordio honekin batera, 20 milioi €-ko diru-laguntza bat aurkeztu zen, irailaren 28an argitaratua eta litro bakoitzeko 0,285€ bainon gutxiago jasotzen duten abeltzainei zuzendutakoa. Kontutan izanda industriak eta banatzaileak direla prezioak finkatzen dituztenak, dirulaguntza hori azken hauentzako da, kostuen azpitiko prezioetan erosten baitute esnea, eta ez ordea abeltzainentzako.

INDUSTRIA ETA BANATZAILEAK VERSUS MUNDUO ERREALA

Beraz, azken 30 urteetan erabat aldatu den esne sektorea dugu, kontsumitzen zen esne guztia ekoizteko ahalmena zuenetik kontsumitutakoaren erdia inportatu behar izatera pasa dena, jabego familiarra zuten abeletxe asko desagertu direlarik. Gainera orain, ekoizpen-kuoten desagerpenak bultzada berria ematen die animaliak pentsuarekin elikatu ahal izateko zereal eskualdeetan kokatu nahi diren abeletxe intentsiboei.

Industriak bere aldetik, mozkinak maximizatu asmoz erosketa guztiak abeltzain handiak dauden zonaldeetan biltzen baditu, zertarako erosiko dute esnea tradizionalki ekoizleak izan diren zonaldeetako ganadutegi txikietatik?

Bestalde, abeltzaintza tradizionala betidanik dibertsifikatua egon den arren – esnearen ekoizpena baratza familiarra eta beste hainbat jarduerekin nahasten zen – azken urteotan baserri asko teknifikatu egin dira, ekoizpena handituz eta intentsifikatuz, instalazioetan, makinerian eta kuotetan inbertsio handiak egin behar izan dituztelarik. Honen guztiaren ondorioa ekoizpenaren espezializazioa izan da, haien diru-sarrera iturri bakarra esnearen ekoizpena bihurtu delarik. Orain soilik behietatik bizi direnez, zer egingo dute sektorea bideraezina bihurtzen bada?

Lurrarekin lotu gabeko abeltzaintza bultzatzeak eta larreetan oinarritutako ereduari amaiera emateak ez du bakarrik kostu baxuagoko esnea ekoizten uztea esan nahi, baita kalitate handiagokoa ere. Izan ere, larreetan elikatzen diren behien esneak gantz-azido asegabe gehiago ditu, osasunarentzat onuragarriagoak direnak, eta baita antioxidatzaile gehiago ere. Hau da, esne askoz ere osasuntsuagoa da, dudarik gabe merkatuak eskatzen duen ezaugarria, eta baita jasangarriagoa ikuspuntu ekonomiko, sozial eta ingurumenetik. Azken puntu hau bereziki garrantzitsua da kontutan izanda Estatu Espainiarrean 2000 urtetik esnearen kontsumoak %30 egin duela behera, nagusiki landare-esneen onuran, osasuntsuagoak bezala aurkeztu eta antzematen hasi direnak.

Beste alde batetik, loreen eta larreen kalitatea aldatu egiten da urteko sasoiaren arabera, eraldatutako produktu barietate handi bat eskaintzeko aukera ematen duena, bereziki gazta, kalitate handikoa bai organoleptiko zein elikadura aldetik. Abeltzaintza intentsiboa indarra hartzen doan heinean larreak, belardiak eta paisaiak gaur ezagutzen ditugun moduan desagertzen joango dira, lekuko flora eta fauna galtzen joango direlarik eta hauekin batera turismorako duten erakargarritasuna ere galtzen joango direlarik.

Esnekien hitzarmenean jasotako konpromezuetako bat “Estatu Espainiarreko esnekien kontsumoaren sustapena” da. Definizio nahasi samarra eta eskasa dirudi, izan ere, ikusi ahal izan dugunez, merkatuan aurkitu ahal izango dena, inondik inora jatorri Espainarra ez duen, soia trangenikoz osatutako pentsu bidez eta era intentsibo batean ekoiztutako esnea izango bait da. Benetan tokiko ekonomia eta kontsumoa bultzatu nahi bada, ez al litzateke kalitatezko esnea ekoizteaz gain paisaia zaindu eta biztanleria landatarra finkatzen duten baserritar txikien alde apustu egin beharko? Industriak eta banatzaileek finkatutako prezio baxuen ondorioz diru laguntzak eskaini beharrean, ez al litzateke bultzatu behar industriak abeltzainei kostuak kubrituko dituzten prezioak ordaindu ditzala, era honetan abeltzainen jarduera duinduz? Ez al da izango hornidura-katearen azken zatiko salmentak eta irabaziak direla benetan bultzatu nahi direnak, kontsumitzaileak limurtuz? Zergatik ez dituzte ekoizleak erabakien jabe diren Kanadan dauzkaten antzeko politikak martxan jartzen?

Hau dena gutxi balitz, Europa eta Ameriketako Estatu Batuen arteko Merkataritza eta inbertsiorako Hitzarmenaren (TTIP) onarpenarekin batera, 60.000 behiez osatutako (pentsu transgenikoz elikatuta eta hazkuntza-hormona bidez estimulatuta) Oregon Estatuko ustiategi handiek gure ekoizpenaren suntsipena ekarriko dute. Esnekien sektoreari Europatik nola heltzen ari zaion aztertuta, beste nekazaritza sektoreei nola helduko zaien aurreikus daiteke. Esnearen merkatua gero eta gehiago globalitzatzeko joera dago, animalien ongizate gero eta txikiagoko abeltzaintza bultzatuz, lehengaien gero eta hornidura-kate luzeagoekin eta eskulan merkearekin, tokikoa den ekoizpen jasangarria eta biztanleria landatarra finkatzen duen ekoizpenaren alde apostu egin beharrean.

IRAGANA, ORAINA...ETA ETORKIZUNERA BEGIRA ZER?

Abeltzaintza tradizionala biztanleria landatarra gehien finkatzen duen jardueretako bat da, bainan egoera nola dagoen ikusita, nork nahiko du sektore honetan lanean hasi? Existitzen diren zerbitzu faltak, landatarrek pairatzen duten isolamendua eta lehen sektorean jarduera berri bat hasteko dauden zailtasunak kontutan hartzen baditugu, normala da gaur egun nekazaritza eta abeltzaintzan dauden langileen %5a soilik 35 urtetik beherakoak izatea eta %33a 65 urtetik gorakoa izatea. PAC jasotzen duten %3,5 dira soilik 35 urtetik beherakoak.

Abeltzaintzaren etorkizuna, eskualdeko baliabideak aprobetxatuz kalitate goreneko produktuak ekoizteaz aparte, abeltzaintza estentsiboari esker mendeetan zehar harmonian bizi izan den antzinako paisaiaren mantentzean dago. Dibertsifikatuta dagoen eskala txikiko ekoizpen eredu bati artisautza-lanak gehitzea eta zirkuitu laburretan saltzean egon daiteke gako garrantzitsuenetako bat. Nahiz eta Administrazioek gure ingurumenaren jasangarritasun ekologiko eta ekonomikoaren gainetik beste interes batzuk lehenesten dituzten, ez dago dudarik herritarrak animalien ongizatearekin, ingurumenarekin eta kontsumitzen ditugun elikagaien kalitatearekin erlazionatuta dauden hainbat balorerekin gero eta kontzientziatuagoak gaudela.

Kontutan izan behar da egoera honetara iritsi bagara, industria handien indarraren eta hauek Administrazioengan duten eraginaren ondorioz izan dela. Beraz, nola aurre egin botere horiei? Azken hilabeteotan Europa osoan zehar deitu diren mobilizazioek argi eta garbi erakutsi dute ezinbestekoa dela ekoizle sektorearen artikulazioa eta bateratzea, baina era berean oso garrantzitsua da azken honen herritarrekiko gerturatzea hauen konplizitatea irabazteko. Dudarik gabe, gu guztioi eragiten digun gaia baita, hiritarrak zein landatarrak izan.

Lucía López Marco
Albaitaria
Artículo traducido por Lander Grijalba Santiago

Utilizamos cookies para mejorar tu experiencia al navegar por la web.

Si continúas navegando, aceptas su uso. Saber más

Acepto
El sitio web de la revista Soberanía Alimentaria, Biodiversidad y Culturas (www.soberaniaalimentaria.info) utiliza cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.

¿Qué son las cookies?

Las cookies son pequeños archivos de texto que se almacenan en el dispositivo del usuario de Internet al visitar una página web. Es el operador del sitio web el que determina qué tipo de información contiene dicha cookie y cuál es su propósito, pudiendo además ser utilizada por el servidor web cada vez que visite dicha web. Se utilizan las cookies para ahorrar tiempo y hacer la experiencia de navegación web mucho más eficiente. No obstante, pueden ser usadas con varios propósitos diferentes que van desde recordar la información de inicio de sesión o lo que contiene un pedido de compra.

¿Cómo utiliza Soberanía Alimentaria, Biodiversidad y Culturas las cookies?

Soberanía Alimentaria, Biodiversidad y Culturas tan solo utilizará las cookies que nos dejes utilizar. Tan solo leeremos o escribiremos cookies acerca de tus preferencias. Aquellas que hayan sido instaladas antes de modificar la configuración permanecerán en tu ordenador y podrás borrarlas haciendo uso de las opciones de configuración de tu navegador. Podrás encontrar más información al respecto más adelante.

1. Cookies propias

Se trata de cookies técnicas que recogen información sobre cómo utiliza el sitio web (por ejemplo, las páginas que visitas o si se produce algún error) y que también ayudan a Soberanía Alimentaria, Biodiversidad y Culturas a la localización y solución de problemas del sitio web. Las cookies técnicas son imprescindibles y estrictamente necesarias para el correcto funcionamiento de un portal web y la utilización de las diferentes opciones y servicios que ofrece. Por ejemplo, las que sirven para el mantenimiento de la sesión, la gestión del tiempo de respuesta, rendimiento o validación de opciones.

Toda la información recogida en las mismas es totalmente anónima y nos ayuda a entender cómo funciona nuestro sitio, realizando las mejoras oportunas para facilitar su navegación.

Dichas cookies permitirán:

  • Que navegues por el sitio.
  • Que www.soberaniaalimentaria.info recompile información sobre cómo utilizas la página web, para así entender la usabilidad del sitio, y ayudarnos a implementar las mejoras necesarias. Estas cookies no recogerán ninguna información sobre ti que pueda ser usada con fines publicitarios, o información acerca de tus preferencias (tales como sus datos de usuario) más allá de esa visita en particular.
Si tienes dudas o quieres hacernos alguna pregunta respecto de las cookies que utilizamos, puedes remitirnos tu consulta al correo electrónico info@soberaniaalimentaria.info

2. Cookies de terceros

Existe una serie de proveedores que establecen las cookies con el fin de proporcionar determinados servicios. Podrás utilizar las herramientas de estos para restringir el uso de estas cookies. La siguiente lista muestra las cookies que se establecen en la página web www.soberaniaalimentaria.info por parte de terceros, los fines para los que se utilizan y los enlaces a páginas web donde se puede encontrar más información sobre las cookies:

·       Cookies analíticas:

Las cookies de Google Analytics se utilizan con el fin de analizar y medir cómo los visitantes usan este sitio web. La información sirve para elaborar informes que permiten mejorar este sitio. Estas cookies recopilan información en forma anónima, incluyendo el número de visitantes al sitio, cómo han llegado al mismo y las páginas que visitó mientras navegaba en nuestro sitio web.

http://www.google.com/intl/es/policies/privacy        

·       Cookies técnicas:

AddThis es una empresa tecnológica que permite a los sitios web y a sus usuarios compartir fácilmente el contenido con los demás, a través de iconos de intercambio y de los destinos de bookmarking social. Las cookies AddThis se utilizan con el fin de habilitar el contenido para ser compartido. AddThis también se utiliza para recopilar información sobre cómo se comparte contenido del sitio web. Las cookies ayudan a identificar de forma única a un usuario (aunque no de forma personal, sino en cuanto a dirección) para no repetir tareas dentro de un periodo de tiempo especificado.

http://www.addthis.com/privacy

Disqus es un servicio gratuito que permite añadir comentarios a diferentes elementos de este sitio web. Disqus guarda en cookies tu identificación anterior en este sitio web o en otro para que no sea necesario iniciar sesión cada vez que utilices el mismo navegador.

https://help.disqus.com/customer/portal/articles/466259-privacy-policy

Cómo desactivar las cookies

Para cumplir con la legislación vigente, tenemos que pedir tu permiso para gestionar cookies. En el caso de seguir navegando por nuestro sitio web sin denegar su autorización implica que aceptas su uso.

Ten en cuenta que si rechazas o borras las cookies de navegación algunas características de las páginas no estarán operativas y cada vez que vayas a navegar por nuestra web tendremos que solicitarte de nuevo tu autorización para el uso de cookies.

Puedes modificar la configuración de tu acceso a la página web. Debes saber que es posible eliminar las cookies o impedir que se registre esta información en tu equipo en cualquier momento mediante la modificación de los parámetros de configuración de tu navegador:

Configuración de cookies de Internet Explorer

Configuración de cookies de Firefox

Configuración de cookies de Google Chrome

Configuración de cookies de Safari

Soberanía Alimentaria, Biodiversidad y Culturas no es titular ni patrocina los enlaces indicados anteriormente, por lo que no asume responsabilidad alguna sobre su contenido ni sobre su actualización.

El usuario puede revocar su consentimiento para el uso de cookies en su navegador a través de los siguientes enlaces:

Addthis: http://www.addthis.com/privacy/opt-out

Google Analytics: https://tools.google.com/dlpage/gaoptout?hl=None

Google, Twitter, Facebook y Disqus: A través de los ajustes de cada navegador más arriba indicados para la desactivación o eliminación de cookies.